Berriak

 

“Madalenak” izango da 2018ko Madalenetako kartela. Arrigorriagako lehiaketaren epaimahaiak aukeratu zuen Arrate Sarriegi Otadui Gorlizko artistak aurkeztutako lana. Aurten, 7 kartel  aurkeztu dira  guztira; 2 Arrigorriagakoak, 2 Errioxakoak, bat  Zaratamokoa, bat Gorlizkoa eta beste bat Murtziakoa.

Azken ebazpenerako, epaimahaiak bereziki baloratu ditu Arrate Sarriegik aurkeztutako proposamenaren berritasuna, garbitasuna eta Madalenak jaiaren erdigunera eramatearen nahi hori,  kolore biziak eta islatzen duen jaiaren alaitasunaz gain.

500 euroak irabazi dituen “Madalenak” kartela zein lehiaketan parte hartu duten gainerako kartelak kultur etxean ikusi ahal izango dira maiatzaren 27tik ekainaren 21era bitartean, 18:00etatik 20:00etara. Bestalde, saririk jaso ez duten lanak ekainaren 24tik uztailaren 5era eraman ahal izango dira kultur etxetik.