Berriak

 

Arrigorriagako Udaleko Gazteria Sailak, aurreko udetako arrakasta handia ikusita, abentura anitzeko udalekuen beste edizio bat antolatu du aurten ere Laudio, Basauri, Galdakao, Orozko, Ugao eta Zaratamoko udaletako gazteria sailekin batera.

Honakoan ere, udalekuak bi txandatan banatuko dira, adinen arabera. Lehenengo astea ekainaren 24etik 28ra izango da, eta 12 eta 14 urte bitarteko nerabeei zuzenduko zaie; bigarrena, aldiz, uztailaren 1etik eta 5era izango da, eta 15 eta 17 urte bitarteko nerabeei zuzenduta dago.

Aurreikusi diren jarduerei dagokienez, lehenengo txandan parte hartuko dutenek, besteak beste, jarduera hauek egingo dituzte: espeleologia Opakuan (Araba), tirolina eta eskalada Oroko Santutegian (Araba), konkis txikia Garaion (Araba) eta kayak eta stand up paddle Landan (Araba).

Bigarren txandakoek espeleologia egingo dute Lekeition (Bizkaia), zubi-jauzia Ondarroan (Bizkaia), arroila-jaitsiera Antoñanan (Araba).

Hauexek dira aurten ezarri diren prezioak: 95 euro lehenengo txandarako eta 105 euro bigarren txandarako. Izena Gaztegunean (16:00-20:00) eta Abusuko Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ, 08:00-13:45) eman ahal izango da ekainaren 3ra arte.

Arrigorriagako Gazteria saileko zinegotzia den Argoitz Gómezek adierazi duen moduan, “programak oso bilakaera ona izan du 2009an hasi zenetik. Urtero, arrakasta handia du eta eskualdeko beste udalerrietan ere indarra hartzen jarraitzen du”. Izan ere, egiten diren eskaerak eskaintzen diren lekuak baino gehiago izatea aurreikusi denez, zozketa egingo ekainaren 4an, 17:00etan, Gaztegunean. Aurreko urtean udalekuetan parte hartu ez zuten nerabeek lehentasuna izango dute.