Berriak

 

Besarkada zirkuituaren barruan (Emakumeak Eszenan 2019), Aztiak taldeak “Desesperadas” lana eramango du Lonbo aretora datorren ostegunean. Felipe Cuétara du zuzendari, eta Virtudes Nogales, Altami Torres eta Begoña Ibáñez aktore; gazteleraz egingo dute, eta sarrerak 5 euro balio du.

Antzezlanaren iraupena 70 minutukoa da. Hiru emakume dira protagonista topaketa honetan eta bertan diren moduan agertuko dira: fatxadarik gabe, tabu gabe, ingurumaririk gabe eta euren beldurren sustraira, hondamenaren sustraira eta desesperazioa alde batera uzteko desiora zuzenean joanik.