Berriak

 

Arrigorriagako udal-liburutegiek ordutegia egokitu egingo dute maiatzaren 13tik (astelehena) aurrera. Herrigunean, ikasteko aretoa astelehenetik larunbatera egongo da zabalik. Astean zehar, ordutegia etengabea izango da 09:00etatik 21:00etara, eta larunbatetan, 09:00etatik 13:45era.

Abusuko liburutegiak ere zabaldu egingo du ordutegia Unibertsitateko azterketak direla eta. Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 20:45era eta larunbatetan 09:00etatik 13:45era egongo da zabalik.