Berriak

 

Berriro ere antzerkia izango dugu ikusgai ostiral honetan Lonbo Aretoan. Alopargo Teatro taldeak “Rebelión en la granja” lana antzeztuko du. Borja Ruizek zuzenduko du George Orwellen nobelaren egokitzapena, eta Sandra Arroyo, Aritz Bengoa, Aitor Guisasola, Iñigo Martín, Iraia Urraca, Elvira Diéguez eta Iratxe Urkiaga aktoreek antzeztuko dute gaztelaniaz. Emanaldiak ordubete iraungo du, 20:00etan hasiko da, eta sarrerak 5 euro balioko du.

Manor izeneko etxalde txiroan gaude. Jones baserritarrak emandako tratu txarrekin nazkatuta, animalia guztiak indarrez altxatu dira matxinadara, gizakia baztertuz: 2 hanka EZ, 4 hanka BAI!!