Berriak

 

Arrigorriagako Udaleko Gazteria Sailak aurrera darrai udalerriko nerabeei zuzendutako programazio anitzarekin, hala Arrigorriagako Gaztegunean nola Abusuko Zentroko Soziokulturaleko Gaztetxokoan.

Honako jarduera hauek egingo dira Gaztetxokoan ostiralero 17:00etatik aurrera: Gaur, maiatzaren 3an Amaren Egunerako opari-tailerra egingo da. Hartara, imitaziozko bitxigintzarako elementu ezberdinak erabili ziren, oso material bereziaz eginda zeudenak: plastiko magikoaz, alegia. Horrez gain, mezu sekretu bat ezkutatzen zuen txartel bat ere egin zuten. Maiatzaren 10ean, pasteltxo-tailer goxo-goxoa dago nerabeen zain. Maiatzaren 17an, Squishys Japoniako jostailuari dedikatutako tailer dibertigarri bat egingo dute. Jostailua oso leuna eta besarkagarria da, eta estutu eta gero, berriz ere errekuperatzen du bere jatorrizko forma. Maiatzaren 24an, etxeko mahai-jokoak egiteko tailer bat egingo dute. Azkenik, hilabeteari amaiera emateko, ping-pong topaketa bat egingo da maiatzaren 31n.

Gazteguneko programazioari dagokionez, tailerrak 18:00etan hasiko dira, bi izan ezik: Amaren Eguneko oparia egiteko tailerra eta birziklatze-tailerra. Horiek 17:00etan hasiko dira. Maiatzaren 4an, Amaren Egunerako opariak egingo dituzte, berriro ere plastiko magikoa erabiliz. Jarraian, maiatzaren 5ean, clown jaialdiarekin batera, zirku-tailer bat egingo da, eta oreka-ariketak eta aireko akrobaziak egingo dituzte. Maiatzaren 11n, bat egin genuen birziklatzearekin, eta diru-zorro koloretsuak egin genituen birziklatutako plastikozko poltsekin. Maiatzaren 18rako, squishys tailer bat dago programatuta. Maiatzaren 24an, smoothie tailer bat egingo da. Udari ongietorria egiteko edari freskagarri eta osasungarria da. Azkenik, maiatzaren 25ean, ping-pong topaketa izango dugu.

Doakoak eta irekiak diren jarduera horietan guztietan parte hartu ahal izateko, interesdunek Gaztegunetik pasa beharko dute aldez aurretik izena ematera.

Maiatzerako programazioak aurrera egin ahala, ekainerako hainbat jarduera ari gara jada Abusun prestatzen, besteak beste: selfie ginkana entretenigarria, CDak birziklatzeko tailer dibertigarria eta sukaldaritza-amarruen tailerra. Gaztegunean, aldiz, minipizza tailerra, karaoke-jarduera, urte amaierako txangoa, San Juan gaueko programazio berezia, ostadar-tarta egiteko sukaldaritza tailerra eta urezko globoen gerra antolatuko ditugu ekainean.

Gaztegunea (PDF 213KB)
Gaztetxokoa (PDF 216KB)