Berriak

 

Oraingo honetan, jaialdiak Euskadiko bost estreinaldi eta aurre-estreinaldi bat jasotzen ditu, eta atzerriko 3 konpainiak, Euskadiko 3k eta beste Autonomia Erkidego batzuetako 6k hartuko dute parte

Hitzordua Arrigorriagako Udalak antolatu du eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babestu egiten du eta BBK Fundazioaren, Cementos Rezolaren, Euskaltelen, Bilboko Udalaren, Artekaleren eta Karrikanen laguntza du.

Arrigorriagak ohiko Clown eta Pailazoen Nazioarteko Jaialdia ospatuko du asteburu honetan –maiatzaren 3tik 5era–. Hogeita laugarren edizio honetako programazioak 12 konpainia bilduko ditu (Euskadiko 3, Estatuko beste lurralde batzuetako 6 eta atzerriko 3). Horrez gain, “EUSKOPLAY–PLAYMOVIL. Zirkua eta bestelako agertokiak” erakusketak eta txikientzako magia eta umore tailer interaktiboak barrez eta zirraraz betetako asteburua osatuko dute. 

Jaialdia gaur goizean aurkeztu da Bilboko Rekalde Aretoan, eta bertan egon dira Andoni Iturbe Kulturako zuzendari nagusia, Asier Albizua Arrigorriagako alkatea eta Amagoia Garaizabal jaialdiaren zuzendaria. Ekitaldian, jaialdian parte hartuko duten euskal konpainietako (Malas Compañías, Ganso eta The Funes) kideak ere egon dira. Hitzordua Arrigorriagako Udalak antolatu du eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babestu egiten du eta BBK Fundazioaren, Cementos Rezolaren, Euskaltelen, Bilboko Udalaren, Artekaleren eta Karrikanen laguntza du.

Jaialdia ostiralean hasiko da, Argentinako Ale Risorio konpainiaren “La Kermese de Ernestor, porque la idiotez no tiene límites…” proposamenarekin. Jolasen zale amorratu bat kermeza-gurdi ibiltariarekin bidaiatzen ari da, abenturen parte izango diren ikus-entzuleen aurrean. Egun horretan bertan Galiziako Sincronacidas konpainia ere arituko da “OH Olimpiadas” lanarekin. Eguneroko errutinaz gogaituta dauden bi garbitzailek, euren lanaldia txapelketa olinpiko bat izango balitz bezala eskaintzen ari dela ikusten dute. Lehenengo jardunaldia Adrian Schvarzsteinekin itxiko da. Jurate Sirvyte-Rukstelerekin batera, heldu berriak balira eta ingurua ezagutuko ez balute bezala ibiliko dira herriko kaleetatik, bertan daudenekin eszena deliragarriak sortuz.

Larunbat arratsalderako, jaialdiak lau emanaldi programatu ditu. Circo Los-ek 30eko, 40ko eta 50eko hamarkadetako zirku estilo klasikoa zabalduko du Arrigorriagako kaleetan, antzerkia eta dantza uztartuz, “Vintage” ikuskizunarekin. The Funes Troup-ek bere aldetik, zirkurako bere talentua erakutsiko digu, gizakiak gizartean betetzen duen lekuari eta ezartzen zaizkion rolak bete beharrak inplikatzen duen pisuari buruz berba egiteko. Euskal konpainiaren ondoren jaialdiko emanaldi garrantzitsuenetakoa etorriko da: munduko pailazo onenetakoa den Marcelo Gros katalanaren, Charlie Rivel handiaren ondorengoaren, emanaldia.  Kataluniatik etorritako beste proposamena La Finestra Nou Circ konpainiaren eskutik etorriko da, 50eko hamarkadako rock & roll-a, akrobaziak eta umorea uztartzen dituen 'Memphis Rock & Circ' ikuskizunarekin.

Igandean amaituko da jaialdia, neurri handiko proposamen errepokerrarekin. Jardunaldia irekitzeko,  Ganso y Cia euskal konpainiaren “Babo Royal” emanaldi harrigarri eta dibertigarria. Egun horretan bertan, magia, eskapismoa eta bestelako trebeziak erakusten dituen “El asombroso Dave Wonderthing” ikuskizunaren Euskadiko estreinaldia ikusi ahal izango da Capitán Maravillaren eskutik. Ondoren,  Malas Compañías euskaldunek euren “Prozak” antidepresibo berezia proposatuko digute, barre eta emozio asko uztartzen dituen lana. Horren ostean, Pepe Viyuela artista polifazetikoa ikusiko dugu, bere “Encerrona”-tik umore eta talentu handiz irten nahian, eguneroko bizitzako objektuek lagunduta. Eta jaialdia, Aragoiko zirku ikuskizun onenaren Marcelino Orbés saria irabazi duenak itxiko du: Capicua konpainiaren “Koselig”.

Batez ere Udaletxeko plazan (euria eginez gero Kiroldegira aldatuko dira) egingo diren emanaldiak, maiatzaren 17an udal erakusketa aretoan zabalik egongo den “EUSKOPLAY–PLAYMOVIL. Zirkua eta bestelako agertokiak” erakusketarekin eta Ikastetxean egongo den umeentzako “Akelar Saloon Karpa Magikoa” gunean jasoko diren magia eta umore tailerrekin  osatuko dira.

Egitaraua hemen.

Dosierra hemen.

 Kartela (PDF 178KB)