Berriak

 

Arrigorriagako Udaleko Gazteria Sailak Errioxara irteera antolatu du maiatzaren 11rako, udalerriko 18 eta 35 urte arteko gazteentzat.

Taldea goizean aterako da, autobusez, Arrigorriagako anbulatoriotik. Museora eta Dinastía Vivanco upategira joango dira. Bisitak bi helburu ditu: ardoaren kulturari buruz zertxobait ikastea eta, batez ere, ondo pasatu, gozatu eta zentzumenak zorroztea.

Arratsaldean, "Zonbie pandemia” izeneko ihes-jokora jokatuko dute, Campo activo multiabentura parkean. Basoa izango da agertoki nagusia eta, aktoreekin eta girotze bikain baten bidez, parte-hartzaileek film bateko protagonistak direla sentituko dute. Biziraupenaren aldeko borroka edo lehia bada ere, proba guztiak gaindituta zonbie maitagarriengandik ihes egitea lortzen duen taldeak irabazteaz gain, fikzioaren munduan barneratuz hobekien pasatzen duen taldeak ere irabaziko du. 20:00etan itzuliko dira berriz gure udalerrira.

Gazteria Sailak aurkezten duen irteera horretan parte hartu nahi izanez gero, 18 eta 35 urte arteko gazteek izena emateko aukera dute oraindik ere. Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu Gaztegunera: 946 001 876 edo bidali mezu elektroniko bat helbide honetara: gaztegunea@arrigorriaga.eus.

Kartela (PDF 209KB)