Berriak

 

Aztarnak kolektiboak, Abusuko beste bi horma-irudiren egileak, eraikina apaindu du, pop-art eredu dinamiko eta kolorista batekin

Gazteguneak itxura berri eta modernoa du, haren fatxada pop-art eredu bihurtu baita. Aztarnak horma-irudi kolektiboak beste lan batzuk ere eginak ditu Arrigorriagan, eta hura arduratu da, berriz ere, hormak margotzeaz: emaitza ikusgarria da.

Gaiek komikiaren estetika gogorarazten dute, eta eraikin osoan banatzen dira: kolore ikusgarriak eman dizkiote, eta poztasun- eta dinamismo-sentipena sortzen dute, udalerriko gazteek bilatzen duten horrekin bat etorriz.

Gaztegunea apaindu aurretik, Aztarnak kolektiboa Olatxuko 100 metroko horma batean horma-irudia egiteaz arduratu zen, eta, berriki, beste bat Abusu auzoko Zentro Soziokulturaleko alboko horman.