Berriak

 

Maiatzaren 4an Getxoko historiagile eta idazlea den Julen Lezamizek Abusuko Bibliotekako txangoa gidatuko du El Angel custodio (EC.O ediciones cívicas) eleberrian agertzen diren tokietatik. Bisita 11:00etan hasiko da Abandon eta Bilboko Zazpi Kaleetan amaituko da, “Tríptico de guerra” trilogiaren bere lehen thriller historikoaren parajeak ezagutu eta gero.

Aingeru zaintzailea agente berezia da agintari frankistek Bilbora bidali dutena gerra zibilean zehar larrialdi egoeren aurrean aritzeko. Bere egitekoa atzealdea ezegonkortzea da eta horrela hirian sekulako anabasa sortzea.

Elkarren segidako bigarren urtez antolatzen du Abusuko Bibliotekak bisita literarioa irakurle klubeko ikasturteari amaiera emateko. Irakurle taldeak dozenatik gora partaide biltzen ditu ikasturtean zehar eta sei urteko ibilbidea egin du honez gero. Hitzordu honetan interesa duen edonork eman dezake izena  maiatzaren 2ra arte, bibliotekan.