Berriak

 

Kiroldegiko arte martzialen gelako tatamia hondatuta zegoenez (17 urte zituen), joan den astean berritu zen. Materiala metro karratu bateko azalerako eta 2,5 cm-ko lodierako 120 plantxaz osatuta dago. Zamorako PROTEC EUROPE enpresari erosi zaio material hori, 2.792 euroko zenbatekoan. 

Neurri honek udalerriko kirol-instalazioak ahal den ondoen mantentzeko Udalak duen konpromisoarekin bat egiten du, eta beste jarduera batzuei gehitzen zaie, hala nola: harmailak eserleku berriekin optimizatzea, kanpoko pistetako aldagelak handitzea, bizikletentzako garbitoki bat instalatzea edo kalistenia parke moderno bat instalatzea.