Berriak

 

Arrigorriagako Udaleko Gazteria Sailak hiru tailer proposatu ditu datorren maiatzerako, 16 eta 35 urte arteko gazteei zuzenduak eta sareko marketinarekin eta ezagutza digitalekin lotutako prestakuntza eskaintzeko helburuarekin. Prestakuntzaren helburua da gazteek alor horretako trebetasun profesionalak eskuratu ahal izatea, nahiz eta ez den beharrezkoa hiru ikastaroetan parte hartzea. 

Lehenengoa SEO ikastaroa da, Googlek nola funtzionatzen duen ikasteko. Bigarrena Linkedin tailerra da, eta gazteei aplikazioa modu profesionalean erabiltzen irakatsiko diete. Azkenik, hirugarren ikastaroa sare sozialei buruzkoa da, eta jardunbide onak eta erabilera-arauak ikasiko dituzte. Ikastaro guztiak Gaztegunean emango dira.  

SEO, Wordpressen web-posizionamendua tailerra maiatzaren 4an izango da, 10:00etatik 14:00etara bitartean. Izen-emateak 15 euroko prezioa du, eta besteak beste, hitz gakoak, teknikak, webgunearen SEO hobetzeko urratsak eta doako tresnak landuko dira.

Lana bilatzeko Linkedin tailerra maiatzaren 18an izango da, 10:30etik 13:30era. Izen emateak 10 euroko prezioa izango du, eta besteak beste, marka pertsonala, sare profesional baten eraketa, profil perfektua eta plataformak eskaintzen dituen abantailak landuko dira.

Sare sozialetako estrategien tailerra maiatzaren 25ean izango da, 10:30etik 13:30era. Izen-emateak 10 euroko prezioa izango du, eta, besteak beste, erabilera-irizpideak, targeta edo helburuak eta sare sozialetako estrategia bat abian jartzeko urratsak landuko dira.

15 plaza mugatu eskainiko dira ikastaroko, eta, eskaerek plaza-kopurua gainditzen badute, zozketa bat egingo da apirilaren 23an (20:00etan) Gaztegunean. Izena emateko epea apirilaren 17ra arte egongo da zabalik, eta astelehenetik igandera bitartean formalizatu daiteke Gaztegunean (16:00etatik 21:00etara) eta Abusuko HAZen (08:00etatik 14:45era). Informazio gehiago nahi izanez gero, 946 001 876 telefono zenbakira deitu dezakezu, baita gaztegunea@arrigorriaga.eus helbide elektronikora mezu bat bidali ere.