Berriak

 

Arrigorriagako Udaleko Menpekotasunak Prebenitzeko Taldeak erretzeari utziz osasuna hobeto zaindu nahi duten pertsonak animatu nahi ditu. Horretarako, Espainiako Minbiziaren Kontrako Elkartearekin (AECC) eta Arrigorriagako osasun-zentroarekin batera antolatutako doako ikastaroak jarriko ditu herritarren esku; udalerrian bertan eskainiko dira.

Izena ematekoa epea apirilaren 12an amaituko da, eta ikastaroan parte hartu nahi dutenek Arrigorriagako udaletxeko edo Abusu Zentro Soziokulturaleko Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ) eman dezakete izena 08:00etatik 14:45era. Telefonoa: 944020200.