Berriak

 

Berdintasunaren aldeko neurrietan oinarritutako apustu estrategikoarekin jarraitzeko helburuarekin, Arrigorriagako Udalak, Red Kuorum SL enpresaren laguntza teknikoarekin, emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko ordenantza prestatzeari ekin dio.

“E1 programa. (…) EAE osorako planifikatutako irizpide komunak kontuan hartuz, berdintasunerako esparru-ordenantza idaztea” izeneko programan jasotako neurri bat da, Udalbatzak bere garaian onartutako Arrigorriagako Emakumeen eta Gizonen berdintasunerako III. Planaren barruan.

Proiektuaren helburua Arrigorriagako Udalak 4/2005 Legearen agindu orokorrak udalerrian aplikatzea da, ulertzen baita lege hori ezinbesteko tresna dela toki erakundearen berdintasun-politika sustatzeko. Legearen aginduen garapen eta ezarpena nahiz toki-alorrean aplikatzeko lan-prozesua (prestaketa parte-hartzailearen eta ordenantzaren onespenaren bitartez) funtsezkoak dira berdintasunari begira aurrera egiteko, bai epe ertainean bai luzean.

Berdintasunari buruzko ordenantza prestatzeko, aldez aurretik lanean arituko dira Udaleko langile tekniko eta politikoak, Berdintasunerako Udal Kontseilua eta Arrigorriagako herritarrak.

Parte-hartzean oinarritutako prestakuntza/ekintza metodologiaren bidez, tailerrak, elkarrizketak eta eztabaida-taldeak antolatuko dira, besteak beste.

Prestakuntza/ekintza tailerrak mainstreaming-estrategia bat ezartzearen inguruko prestakuntza emateko baliatuko dira, baita 2005/4 Legeari, berdintasun-ordenantzen erabilerari eta EAEko ordenantza-ereduei lotutako edukiak lantzeko ere.

Elkarrizketei dagokienez, 4/2005 Legearen ezagutza- eta betetze-printzipioen integrazio-mailaren balorazioa eta diagnostikoa egiteko oinarri gisa erabiliko dira, baita Arrigorriagako ordenantzan gehitu daitezkeen neurriak aztertzeko ere.

Eztabaida-taldeei esker, etorkizuneko ordenantzaren edukiak adostuko dira, eta proposatutako edukien eta beharrezko tresna nahiz prozesuen egokitasuna aztertuko da.

Urtarrilean dirulaguntza eskatu zitzaion EMAKUNDE erakundeari, prozesuaren kostuari aurre egin ahal izateko. Apirilean emango diote hasiera prozesuari.