Berriak

 

Arrigorriagako udal-kiroldegiko 2019ko urteko diru-laguntza eskatzeko epea ireki da udalerrian erroldatuta dauden eta harpidedun diren pertsonentzat. Interesdunek kiroldegiko atezaindegira jo dezakete betekizunen berri izateko eta eskaera-orria batzeko.

Eskabideak, beharrezkoa den dokumentazioarekin batera, maiatzaren 31a baino lehen utzi beharko dira Arrigorriagako Udalaren Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ), bai herrigunean, bai Abusun.