Berriak

 

Ékoma Teatrok eta Javier Liñerak “Tendríamos que haber empezado de otra manera” lana aurkeztuko dute datorren ostiralen Lonbo Aretoaren antzeztokian. Pablo Molinero de los Corderos da zuzendaria, eta Aitor Pérezek eta Javier Liñerak berak antzeztuko dute gaztelaniaz. Emanaldia 20:00etan hasiko da, eta sarrerak 9 euroko prezioa izango du.

Emanaldiak 75 minutu inguruko iraupena izango du: komedia beltza da, thriller ukituekin. Elkarrizketa fresko eta dibertigarriekin hasiko da, nahiz eta gertatzen dena larria izan: bi gizonek beste bat hil dute eta hozkailu batean ezkutatu. Dena ondo prestatu dute… baina badago gauza bat ez zekitena: pertsona bat hiltzea zer den. Hortik aurrera, antzezlana are ilunagoa da, indarkeriaz, heriotzaz eta mendekuaz hitz egiten duena eta ziur aski inor epel utziko ez duena.