Berriak

 

Arrigorriagako Udaleko Gazteria sailak udalerriko gazteentzako programazio zabalarekin jarraitzen du Arrigorriagako Gaztegunean eta Abusu Zentro Soziokulturaleko Gaztetxokoan.

Gaztetxokoan honako jarduera hauek egingo dira ostiraletan 17:00etan: apirilaren 5ean zapatilak kustomizatzeko tailerra, partaide bakoitzak bere oinetakoak apaindu ahalko ditu material espezializatuekin. Apirilaren 12an sukaldaritza-tailerra egingo da eta hostorea izango da protagonista.

Apirilaren 6an egingo da irtenaldia Break on Stagera Bilbao Arenan. Aukera izango dute Kultura Urbanoen Nazioarteko Jaialdira bertaratzeko. Bertan, honako show hauek egongo dira: Breakdance, Urban Dance, BMX Big Jump, Scooter, Parkour Sho… Nerabe bakoitzak trenaren gastuak ordaindu beharko ditu, baina sarreraren gastuak Udalaren esku geratuko dira.

Gaztegunearen programazioari dagokionez, tailer guztiak izango dira 18:00etatik aurrera. Apirilaren 13an berritasun bat izango dugu: Cluedo jolasaren bertsio pertsonalizatua errealitate areagotuko teknologiarekin. Gaztegunean hilketa basatia egon da eta lau susmagarriak zerbitzuko lau langileak dira. Partaideek pistak jarraitu, hainbat proba egin eta, telefonoaren laguntzarekin, erruduna nor den asmatu beharko dute.

Apirilaren 23tik aurrera Aste Santuko programazio animatua hasiko da. Arratsaldero, 18:00etatik aurrera, hainbat tailer egongo dira Gaztegunean: astearte horretan bertan sukaldaritza-tailer bat programatu da RKTrekin modelaketa teknika ikasteko. Jarraian, apirilaren 24an, zapatilak kustomizatzeko tailerra egingo da. Apirilaren 25ean henna-tailerra antolatu da; larrua bera izango da sormenetarako oihala. Apirilaren 26an txokolatearekin marrazteko tailerra egingo da. Txokolate-tonalitate ezberdinekin eta pastelgintzako mahukarekin, partaideek hainbat irudi birsortuko dituzte. Azkenik, apirilaren 27an futbolin-topaketa egongo da.

Irekiak eta doakoak diren jarduera hauetan parte hartzeko, interesatuak Gaztegunetik pasatu behar dira aldez aurretik izena emateko.

Eta apirileko programazioa aurrera doan bitartean, Abusun honako tailer hauek prestatzen ari dira maiatzerako: amaren egunean opariak egiteko tailerra, jolasak sortzeko tailerra, eskumuturrekoak egiteko tailerra eta ping-pong topaketa. Gaztegunean ere prestatu da amaren egunean opariak egiteko tailerra maiatzean, baita ping-pong topaketa eta smoothieak egiteko sukaldaritza-tailerra ere.

Agenda (PDF 143KB)

Abusuko agenda (PDF 143KB)