Berriak

 

Martxoaren 8ko oroitzapenezko programaren barruan, datorren ostegunean (martxoak 28) aro guztietako emakume poeta euskaldunei zuzendutako errezital-ikuskizun bat ospatuko da Lonbo Aretoan.

“Poetas vascas… tomando el testigo” errezital elebiduna, Poetalia poesia-elkarteak antolatua, 19:30ean hasiko da, eta poema batzuen irakurketan oinarrituko da Amaia Landaren zuzeneko musikarekin. Carmen Martínez, Isabel González, Luisi Landa eta Manoli López rapsodak arduratuko dira bertsoei ahotsa ipintzeaz, eta Charo Pérez narratzailearen laguntza izango dute.

Ikuskizuna, Jesús Martínek zuzendua, iraganeko eta etorkizuneko autore euskaldunei eskainitako omenaldia da, eta bi helburu ditu: alde batetik, emakumeak poesian duen rola agerian jartzea, eta, bestetik, gizartearen zati bat agerian jartzea, zeinetan emakumeak, bere bertsoen isiltasunean giltzapetuta, toki bat aldarrikatzen duen gizartean, baita rol bat literaturan ere.

Ekitaldia bi bloketan banatuko da: lehenengoan, besteak beste “Antes que yo fueron otras” edo “Perro callejero” poemak entzun ahal izango ditugu, Julia Otxoa edo Leire Bilbao autoreenak.

Bigarren blokean, gure emakume poeta euskaldunentzat inspirazio-iturri izan ziren gaiak jorratuko dira, hala nola, maitasuna, desamodioa, mina, indarkeria, umorea eta erotika.