Berriak

 

Gabonen eta inauterien ostean, Besarkadaren “Emakumeak eszenan 2019” zirkuitua itzuliko da Lonbo Aretora Luna Llena konpainiarekin: “Hoy no leas el horóscopo” antzezlana taularatuko dute otsailaren 14an, osteguna. Kepa Gallegok zuzendu du, eta Marina Merino, Inés Gómez eta Rosa Quintana dira gaztelaniazko bertsioaren aktoreak. 19:30ean hasiko da, eta sarrerek bosna euro balio dute.

“Hoy no leas el horóscopo” antzezlanak 70 minutuko luzapena du. Jaungoikoaren bideak ulertezinak dira. Are gehiago “emakumegoikoenak”. Hamarkada bat baino gehiago elkar ikusi gabe, hiru lagun hauek berriro elkartuko dira. Zer gertatu da? Zenbat gertatu da? Zergatik gertatu da? Zer gertatuko da? Eta, batez ere, non dago adiskidetasunaren muga?