Berriak

 

Arrigorriagako Udal Liburutegiak (herrigunea) antolatutako ipuin-kontaketa musikatuen bigarren saioa martxoaren 15ean izango da. Ikuskizunaren izenburua “Hunkipuinak: emozioei buruzko istorioak” da, eta 3 eta 5 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzentzen zaie. Saio honetan Sorgina Txirulinak emozioak landuko ditu: margolari flandestarraren koloreak, haserretu egin naiz, eta orain zer?, norberarengan konfiantza, alaitasuna…

50 minutu inguruko saio hezigarri eta dibertigarria da, Erica Liquetek, Sorgina Txirulinaren atzean dagoen pertsonak, zeharkako txirularekin lagunduko duena.
Jarduera 18:00etatik aurrera egingo da. Sarrera doakoa da eta parte hartzeko beharrezkoa da gonbidapena; liburutegian jasotzeko aukera egongo da martxoaren 11tik aurrera, 16:30etik 20:30era.