Berriak

 

Martxoaren 11tik 18ra, Abusun erakutsiko dira Anabel Pérez de Aguadoren lanak, “Robando bebés” epigrafepean, 1936 eta 2001 urteen artean, gutxi gorabehera, izandako halako gertakarien inguruan, zeinek ehunka mila emakumeri eta euren familiei eragin baitzieten Espainiako Estatu osoan, euskal hiriburuetan eta autorearen inguru hurbilean, “Aiara jaioterrian”.

Espainiako gerra zibila hasi zenetik, 1936tik, 2001. urterako epea hartzen du. Urte horretan jaso zen ospitale-gune pribatu eta publikoetan haurrak desagertu izanaren azken salaketa. Hori guztia lege proiektu batean dago jasota, diktaduran eta demokrazian jazotako kasu guztiak babesten dituena. 

Autoreak nabarmendu du garrantzitsua izan dela bertan artea eta komunikazio-aukerak erabiltzea, aukera eman baitu gertakari horiek biktimak eta haien eskubideen alde lanean diharduten elkarteak baino herritar gehiagorengana iristeko.

Edukiari berari dagokionez, bi zatitan dago antolatua: Lehenak, sarrerak, bederatzi pieza ditu. 30 lanez osatutako bilduma pribatu batekoak dira, beti onartzen ez dugun kultura partekatu bati ahotsa eta tokia emanez egindako hamar urteko lanaren emaitza.

Bigarren zatian hiru pieza berri daude; horiek ematen diote identitatea erakusketari, eta hauek dira izenak: Mujeres, Sin tiempo eta Despedida.

Hiru pieza horiei beste bat gehituko zaie, Registro. Modu sinbolikoan, erregistro kronologiko-familiar bat irudikatzen du, non gertakari horiek jasandako pertsonek eta bisitatzera doazenek partekatu nahi dutena idatzi ahal izango baitute.

Erakusketa 2018ko abenduaren 1ean inauguratu zen, Zuhatza-Aiaran, eta aurtengo urtarrilaren 12ra arte egon zen bertan. Ordutik aurrera, haren bokazioa ibiltaria da, euskal udalerrietako Kultura eta Berdintasun sailen babespean. Era berean, espero da euskal hiriburuetara iristea, Unibertsitate Campusetara, eta, oro har, arteak, kontzientziak, konpromisoak eta dibulgazioak tokia duten beste toki batzuetara. Horretarako, honetatik abiatzen da: gertakari horiek, giza eskubideen kontrako delitu bat izateaz gain, emakumeen kontrako muturreko indarkeria-ekintza ere badira.