Berriak

 

Arrigorriagako Udalak, Padura Mendi Taldearekin elkarlanean, ibilbide bat antolatu du, udalerria beste era batera ezagutzeko. Ekimen horrek “Arrigorriaga mugarriz mugarri” du izena, mugakide diren herriak bereizten dituzten mugarrietan eta mugetan oinarritzen baita. Ibilbidea, guztira, 40 kilometrokoa da, baina egokiagotzat jo da hiru ibilbidetan banatzea, mugak ezartzeko orduan garrantzitsuenak diren tontorren izena hartuta: Artanda mendia (554 metro), Arrigorriagaren eta Zaratamo eta Zeberioko muga ezartzen duena, Malmasin (362), Bilboko hiriaren jatorria zena, eta Pagasarri ezaguna (673).

Ibilbide honen lehen zatia mugarriz mugarri egin daiteke, eta datorren igandean ezagutaraziko da, Malmasinerako irteeran. 14,6 kilometroko ibilbidea da, eta 09:00etan abiatuko da, udal-kiroldegitik.

Ondoren, apirilaren 7an, bigarren ibilbidea egingo da, Pagasarrira, 23 kilometrokoa. Maiatzaren 19an bukatuko da “Arrigorriaga mugarriz mugarri”, Artandarako irteerarekin, 16 kilometrokoa.

Ibilbideko berrogeita hamar mugarri inguru horiek bisitatzeaz gain, zeinetatik batzuk oso bereziak baitira, Basauri, Zaratamo, Zeberio, Ugao-Miraballes, Arrankudiaga eta Alonsotegirekiko mugak ezartzen dituztenak, ibilbide horiek historia, eraikinak, toponimia eta landaredia ezagutzeko ere aukera emango dute, paisaia zoragarriaz gozatzeaz gain.