Berriak

 

Berriro ere antzerkia izango dugu ikusgai larunbat honetan Lonbo Aretoan. Moon Produkzioak konpainiak “Las muertes de los otros” lana antzeztuko du 20:00etatik aurrera. Emanaldia martxoaren 8ko (Emakumeen Nazioarteko Eguna) ekitaldien barnean egingo da eta helduei zuzenduta egongo da. Gaztelaniaz izango da eta sarrerak 9 euro balio du.

Fer Montoyak zuzendutako antzezlan honetan, zuzendaria bera interpretazio-lanetan arituko da, beste antzezle batzuekin batera: Marta Álvarez del Valle, Andres Arias, Urko Olazabal eta Itziar Lazkano. “Las muertes de los otros” antzezlanak gudez, intrantsigentziaz, ihesaldiez eta emigrazioaz hitz egiten du, baina, batez ere, literaturaren eta bakartasunaren bidetik egiten den pertsonen arteko hitzordua da. Mariam Krakoviara heltzen den siriar errefuxiatua da. Tomazewski jaunaren eskutik heldu da bertara. Tomazewski jauna hiriko liburu-saltzailea da eta Mariam etxean hartuko du. Trukean, emakumeak egunean ordu gutxi batzuk egingo ditu lanean bere liburu-dendan.