Berriak

 
Kontu kantoi-ren eskutik helduko da Abusuko bibliotekara “Baziren behin neska abenturazaleak eta mutil ameslariak” ipuin kontaketa saioa. Martxoaren 8, Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruko jardueren barruan, rol desberdinen gainean jarriko du arreta saioak. Eszenan bi lagun, bata ipuinak kontatzen eta bestea marrazkiak egiten, lau urtetik gorako haurrentzat. Ordu bat, neskak ere protagonista diren ipuinak entzuteko. Hitzordua martxoaren 7an izango da, 17:30ean, liburutegian