Berriak

 

Inauteriak larunbatean, martxoaren 9an, helduko dira Abusura. Ohi bezala, mozorroek izango dute protagonismo osoa, eta programa jarduerez beteta egongo da. Goizean, 12:00etatik 14:00etara bitartean, gaztetxoek hainbat jardueretan eta haurrentzako ludotekan parte hartzeko aukera izango dute Zentro Soziokulturalean. Ordu erdi arinago, casting lehiaketa egingo da Santa Isabel plaza berrian.

Jarduera horiek amaitzen direnean, 14:30ean, inauterietako bazkaria prestatzeari ekingo diogu. 14:45ean egingo da pilotalekuan, eta mahaikideek beren mozorroak erakutsi ahal izango dituzte bertan.

Energiak berritu ostean, 18:30ean abiatuko da inauterietako desfilea auzoan zehar; Ollarganeko eremu estalian hasiko da eta Olatxutik eta Santa Isabeletik igaroko da. Tarumba Percusión taldearen animazioa izango dugu bertan. Haurrentzako txokolatada batekin emango diogu amaiera ibilbideari; ondoren, 20:00etan, musikaren eta dantzaren txanda helduko da pilotalekuko disko-festarekin. Euria eginez gero, bai casting lehiaketa, bai desfilea pilotalekuan egingo dira.

Egitaraua (PDF 3,31MB)