Berriak

 

Martxoaren 9an (larunbata), Arrigorriagako udal-kiroldegiko gimnasio handian doako hiru Crossfit-saio egingo dira, 50 minutukoa bakoitza.

Saio bakoitzean 16 urtetik gorako 16 lagunek hartu ahalko dute parte, eta saioak 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan izango dira. Doakoak dira, baina kiroldegiko atezaintzan eman behar da izena. Epea gaur, martxoaren 1ean, zabalduko da.