Berriak

 

Arrigorriagako Gazteria sailak, Ugao-Miraballeseko Udaleko Gazteria sailarekin elkarlanean, orga frontaleko eta barneragarriko ikastaro interesgarri bat prestatu du, datorren martxorako.

Indarreko legediaren arabera, orga jasotzaile bat maneiatu behar duten guztiek jasotzeko-ekipo horiek erabili eta maneiatzeko prestakuntza espezifiko bat eduki beharko dute, baita haiek erabiltzearen arriskuak eta perilak jakin ere.

Horregatik, AENOR UNE 58541 ARAUAn (10.000 kilogramo arteko elikagaien orgatila jasotzaileak maneiatzeari buruzkoa) oinarritutako prestakuntza-ekintza hau eta makineria jasotzaile mota hori maneiatzen lan egiteko beharrezko akreditazio ofiziala emango die parte-hartzaileei. Sine qua non betekizuna da enpresek kontratatu ahal izateko. Alde horretatik, parte-hartzaileek Akreditazio/ Txartel bat jasoko dute, 5 urteko indarraldikoa.

Beste Gazteria sail batekin batera egindako ikastaro bat denez, ikastaroko 12 tokietatik 6 udalerriko 18-35 urte arteko gazteei eskainiko zaizkie. Dena dela, 35 urtetik gorakoek ere izena eman ahal izango dute, tokiak sobran badaude parte hartzeko. Eskaera eskuragarri dauden tokiak baino handiagoa bada, zozketa egitea pentsatuko da.

Ikastaroak 20 ordu iraungo du, eta martxoaren 28tik apirilaren 3ra izango da, 15:00etatik 19:00etara. Zati teorikoa Arrigorriagan egingo da, eta zati praktikoa egiteko Ugao-Miraballesko pabiloi batera joan beharko dute.

Prestakuntzaren prezioa 80 euro da, baina nabarmen murritz daiteke, langabe, ikasle edo familia ugariko kide izateagatik hobariak eta deskontuak baitaude.

Martxoaren 4tik 15era eman ahal izango da izena, astelehenetik igandera, 16:00etatik 21:00etara, Gaztegunean, eta 08:00-14:45 ordutegian, Abusuko HAZen.

Gehiago jakin nahi baduzu, deitu Gaztegunera: 946 001 876 edo idatzi mezu elektroniko bat helbide honetara: gaztegunea@arrigorriaga.eus