Berriak

 

Oinarriak argitaratuz martxan jarri da 2019ko Andra Maria Madalena herriko jaiak iragarriko dituen kartelaren XXXII. lehiaketa; beste urte batez, Arrigorriagan egon ohi den udako hitzordurik garrantzitsuenaren espiritua jasoko duen irudia aurkitu nahi da.

Lanen gaia eta teknika libreak izango dira; gainera, koloretan egin ahal izango da, betiere horien erreprodukzioa egin badaiteke. Luma-kartoi gainean eta kristalik gabe aurkeztu behar da derrigorrean, CD batean hiru digitalizazio, bata 200 kb-ko JPGa, bestea Mb1-eko JPGa eta azken inpresioaren tamainako erresoluzio altuko PDF bat. Horrez gain, “Madalenak 2019-Arrigorriaga” lema eta “Uztailak 19-25 julio” data jaso beharko dituzte.

Lanak aurkeztu eta parte hartzeko interesa dutenek maiatzaren 20a baino lehen aurkez ditzakete Kultur Etxean, astelehenetik ostiralera 16:30etik 20:30era. Epaimahaiak maiatzaren 23an jakinaraziko du epaia eta irabazleari 500 euroko saria emango zaio.