Berriak

 

Martxoaren 8ko EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNAREN harira, Berdintasun Kontseiluak, Udalak eta MADALEN, SIAL eta LOTURARIK GABE emakumeen elkarteek jarduera ezberdinez osatutako programa bat prestatu dute; programa horretan, aldarrikapenek eta kulturak eta aisialdiak tokia izango dute. Horretarako, azpimarratu dute berdintasuna lortzeko funtsezkoa dela denon parte-hartzea.

Jarduera-multzoa martxoaren 6an hasiko da Jendaurrean hitz egiteko tekniken tailerrarekin: udaletxean izango da, 18:00etatik aurrera. Martxoaren 7an, Abusun, SIAL elkarteak irteera kultural bat antolatu du Kantabriara. Bestalde 17:30ean rol-trukaketari buruzko ipuin kontalaria izango da Zentro Soziokulturalean, “Erase una vez una niña aventurera y un niño soñador” izeneko ipuinarekin. 18:00etarako “Maitasuna eta bikote-harremanak” tailerra programatu dute, eta egunean bertan MADALEN elkarteak burutzen dituen jarduerak azalduko dizkie entzuleei alde zaharrean, Lonbo Aretoan 16:00etatik 20:00etara antolatuko den jardunaldian.

Martxoaren 8an, mugimendu feministak emakumeei egin dien greba-deialdiaren testuinguruan, 8M ARRIGORRIAGA taldeak manifestazio bat antolatu du 12:00etarako. Ondoren, 15:00etan taldeko bazkari bat egingo dute plazan, eta, arratsaldean, Bilboko manifestazioan hartuko dute parte.

Era berean, MADALEN elkarteak urteroko bazkaria antolatuko du martxoaren 8an, 14:30ean. Bertara joateko izena eman behar da aldez aurretik elkartearen lokaletan.

Arte eszenikoek ere protagonismoa izango duten martxoaren 8ko programazioan: martxoaren 9an “Las muertes de los otros” lana antzeztuko dute Lonbon, eta, martxoaren 28an, “Poetas vascas...tomando el testigo” poesia-errezitala, 19:30ean, areto berean.

Martxoaren 11tik 18ra Anabel Pérez de Aguadoren lanak egongo dira ikusgai Abusun, “Robando bebés” epigrafearekin. 1936 eta 2001 artean Espainiako milaka emakume eta familiari eragin zieten lapurretei buruzkoak dira.

Martxoaren 15ean, arratsaldeko 19:00etan helduentzako “Ovarios verdes fritos” antzezlana antzeztuko dute Abusun, eta Mastur Batetu doktorea izango da aktore nagusia.

Azkenik, martxoaren 17an (igandea) LOTURARIK GABE elkarteak Zumbathlon delakoa eskainiko du berdintasunaren alde eta indarkeria matxistaren aurka, 12:00etatik aurrera udaletxeko plazan.

 Diptikoa (PDF 663KB)