Berriak

 

Arrigorriagako Udaleko Gazte Sailak udalerriko nerabeei zuzendutako programa zabaltzen jarraitu du, bai, Gaztegunean, bai Gaztetxokoan eta bai Abusu zentro soziokulturalean.

Gaztetxokoari dagokionez, honako jarduera hauek gauzatuko dira, ostiraletan, 17:00etan: Martxoaren 1ean inauterietako maskaren mintegia ospatuko da, hain bereziak diren jaiekin bat etorriz. Martxoaren 15ea,n opari-mintegi bat antolatuko da aitaren egunari begira: horretarako, katilu bat pertsonalizatu eta posta-txartel bat idatziko dute. Martxoaren 22an emango zaio amaiera hilabeteari: irabiaki osasuntsuen mintegia antolatuko da.

Gaztegunearen programazioari dagokionez, mintegi guztiak 18:00etatik aurrera hasiko dira. Martxoaren 1ean inauterietako festa dibertigarria ospatuko dugu, eta mozorrotzera animatzen zaituztegu. Martxoaren 3an sukaldaritza-mintegia antolatuko da zapore bereziekin.

Martxoaren 10ean, emakumeen nazioarteko egunaren inguruan kontzientziatzeko helburuarekin, sentsibilizazio-jarduera bat aurreikusi da egungo nerabeek entzuten dituzten abestien inguruan. Abestietako letrei eskainiko zaie arreta, eta emakumeen rola aztertuko da. Ondoren, kolaboraziozko irudikapen grafikoa egingo da.

Jarraian, martxoaren 16an mintegi bat antolatuko da aitaren egunaren harira: bertan, kokedama izeneko landareak landatuko dira, goroldio- eta substratu-bola baten gainean eta loreontzirik gabe. Martxoaren 17rako ginkana botaniko bat aurreikusi da udalerriko neska gazte baten eskutik, zuhaitzaren egunaren gertutasuna dela-eta, eta, azkenik, martxoaren 31n billar-topaketa ospatuko da.

Doako jarduera ireki horietan parte hartzeko, interesdunek Gaztegunera bertaratu beharko dute aurretik izena emateko.

Martxoko programazioa jada abian dago, eta apirilerako oinetakoak apaintzeko mintegi bat eta sukaldaritza-tailer bat prestatzen ari dira Abusun. Gaztegunean honako jarduera hauek antolatuko dira: irteera Break on stage kale-kulturari buruzko ikuskizunera, Cluedo erreala eta Aste Santuko programazio berezia. Azken hori honako jarduera hauek osatuko dute: sukaldaritza-tailerra rkt modelaketarekin, oinetakoak apaintzeko tailerra, henna-tailerra, txokolatea marrazteko jarduera, futbolin-topaketa eta dantza-tailerra. 

Martxoko agenda (Abusu) (JPG 185KB)
Martxoko agenda (JPG 202KB)