Berriak

 

8 orduko iraupena izango du, eta, horrez gain, 2019rako emakumeen osasunaren inguruan antolatu den programak jorratuko duen gaietako bat da.

Prestakuntzaren helburua da herritarrek eta, bereziki, emakumeek, jendaurrean mintzatzerakoan izaten dituzten kezka eta beldurrak identifikatu eta aztertzea, baita horiei aurre egiteko teknika zehatzak praktikatzea ere, generoak komunikazioan duen eragina kontuan hartuta.

Horretarako 4 saio antolatuko dira, teorikoak eta praktikoak, eta bi orduko iraupena izango du bakoitzak. Saioak martxoaren 6an, 13an, 20an eta 27an izango dira udaletxean, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Edukiei dagokienez, mintegiak aurrera egin ahala gizonen eta emakumeen komunikatzeko era desberdinak aztertuko dira, baita jasotzen ditugun mezuen erabilera ere, hori guztia genero-ikuspegitik. Hizkuntzaren erabilera inklusiboa eta jendaurrean komunikatzeko trebetasunak ere jorratuko dira. Xedea berbaldi koherentea eraikitzea da, areto eta egoera ezberdinetara egokitutakoa. Horretarako, ahozko komunikazioa eta hitz gabeko komunikazioa landuko dira. 

Mintegian parte hartzeko beharrezkoa da Alde Zaharreko edo Abusuko herritarrentzako arreta-zerbitzuan (HAZ) izena ematea, otsailaren 25etik martxoaren 6ra (biak barne).