Berriak

 

Arrigorriagako kirolzaleek eskuragarri dute aste honetatik aurrera kalistenia-parke bat. Instalazio berria kiroldegiaren sarreraren eta kanpoko igerilekuaren artean ipini dute, eta ekipatua dago ariketa fisikoen sistema hori gorputzaren beraren pisuarekin gauzatzeko. Gaur egun modan dagoen sistema da. Kalistenian, garrantzitsuena ez dira potentzia eta esfortzua, baizik eta muskuluen mugimendua.

Fitnessa gogoko dutenek asko balioesten eta eskatzen duten entrenamendu-sistema da, eta kirolari profesional eta semiprofesionalak ere geroz eta gehiago ari dira erabiltzen. Kalisteniako ariketak hiru multzotan banatzen dira: oinarrizkoak (muskuluak indartzeko ohiko ariketak), estatikoak (denbora-epe batean posizio bat mantentzean datza, eta indar muskularra oso garrantzitsua da) eta dinamikoak (mugimenduan oinarritutako ariketa aurreratuak, eta indarraz gain arintasuna eta erreflexuak ere ezinbestekoak dira).

Udalak 30.000 euroko inbertsioa egin du kalistenia-parkean, eta, elementu horiekin batera, mugikorrentzako kaleko kargagailu bat gaitu du; haren bitartez, erabiltzaileek mugikorra kargatu ahal izango dute ariketak egin bitartean. Edozein herritarrek ere mugikorra kargatu ahal izango du bateriarik gabe gelditzen bada, eta ez da beharrezkoa izango etxeraino joatea horretarako.

 Ariketen grafikoa (PDF 1,19MB)