Berriak

 

Asteburu osoan zehar, udaletxeko plazak Inauteri Azoka hartuko du; elikagai eta artisau-produktuen hogei bat postu instalatuko dira. Arrigorriagako herritarrek euskal gozogintzako produktuak, hestekiak, kontserbak, lekaleak eta, besteak beste, zilar, altzairu edo larruzko produktuak eskuratzeko aukera izango dute.

Azokan txikienentzako lekua ere egongo da; puzgarrien eremu bat jarriko da, eta ostiralean, 19:00etatik aurrera, Charly magoa izango da gure artean. Larunbatean, ordu berean, Charly eta Willyren ikuskizunaz gozatuko dugu. Azoka ostiral, larunbat eta igandean egongo da irekita, 11:00etatik 15:00etara goizeko ordutegian eta 17:00etatik 21:00etara arratsaldekoan.