Berriak

 

Arrigorriagako Herri Krosaren XIX. edizioa otsailaren 24an ospatuko da, 12:15etik aurrera; ibilbideak hamaika kilometro eta erdi izango ditu, eta Udal Kiroldegia izango da abiapuntua zein helmuga.

Proba klasikoaz gain, atleta gazteenek ibilbide laburragoetan ere parte hartu ahal izango dute; Herri Krosa laburra, esaterako, 4,8 kilometrokoa, ordu berean hasiko da, eta lau modalitate txikiek 250 metro eta kilometro eta erdi arteko distantziak dituzte; 11:00etatik aurrera hasiko dira.

Aurten ere udala arduratuko da antolakuntzaz, Urbiko Triatloi Taldearen lankidetzarekin; talde horri esker lasterketaren espiritu herrikoiari eutsiko zaio, ez baitago kategorien araberako banaketarik, ez garaikurrik, ezta eskudirutan ematen den saririk ere; hala, parte hartzaile guztiak dira irabazle. Izena ematea doakoa da, eta www.urbikotriatlon.com webgunean egin daiteke lasterketaren bezperara arte, egunean bertan, hilak 25, ezin izango baita inskripziorik egin.

Aurreko hamar edizioetan bezalaxe, oraingoan ere kirol ekitaldiari elkartasun keinu bat gehitu nahi zaio, eta, hala, Saharar Herriarekiko Elkartasun Kanpainarekin bat eginez, Tindufeko kanpamentuetara bidaliko diren elikagaiak jasoko dira. Hortaz, parte hartzaileei trukaketa bat proposatzen zaie, dortsal baten truke atun latak, azukre, egoskari edo konpresa paketeak ematea, alegia. Elikagaiak emateko eta dortsalak batzeko kiroldegiko pilotalekuaren barruko aldera jo probaren egun berean.

Ezaugarriak (PDF 84KB)