Berriak

 

Tomaxen abenturak Abusuko Zentro Soziokulturaleko ekitaldi-aretora helduko dira ostiralean, 18:00etatik aurrera, “Espien eguna” antzeztuko baitute. 4 urtetik gorako haurrentzat eta haien familientzat da, eta antzezlana ikusteko (euskaraz izango da eta ordubete iraungo du) beharrezkoa izango da zentroaren harreran gonbidapena eskuratzea.

Tomax eta Muxi zigortuta daude ikastolan. Han ohar bat aurkituko dute: “andereño Koro bahitu dugu”. Hortik aurrera, arriskuz betetako bidaia batean, izugarrizko abentura izango dute irakaslea aurkitzeko, espiekin harremanetan jarri, erreskatea ordaindu… Haurren laguntza behar izango dute helburua lortzeko.