Berriak

 

Udalak uste du gaia hezkuntza komunitate osoak planteatu behar duela, ikasleak adin horietan beren ibilbide akademiko-profesionala hautatzen lagundu eta orientatzeko orduan.

Hauek dira tailerren helburuak: hautaketa akademiko-profesionala emakume eta gizonentzako aukera-berdintasunetik egitea; ikasleek genero-rol eta -estereotipoei buruz eta horiek beren erabaki, gustu eta ibilbide profesionaletan duten eraginaren inguruan hausnartzea; baita beste sexuari lotutako “ohiko” lanbideetan aritzen diren emakume eta gizonen ereduak eskaintzea ere: gizonezko laguntzaileak, emakumezko suhiltzaileak, emakumezko gidariak, gizonezko geriatriako zaintzaileak, etab.

Tailerrak, esan bezala, institutuko Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzentzen zaizkie. Aurten, DBHko 4. mailako 90 ikasle inguruk parte hartuko dute; izan ere, maila horretan oso garrantzitsua da ikasgaien hautaketa etorkizuneko ikasketa- eta lanbide lerro anitzei begira.

Guztira hiru saio egingo dira DBHko 4. mailako 5 ikasgeletako bakoitzarekin, 2019ko otsailaren 18tik martxoaren 20ra bitartean.