Berriak

 

Akzio-zinemaren eta komikietako superheroien zaleek “Black Panther” filmaz gozatu ahal izango dute datorren igandean, otsailaren 17an. Lonbo aretoan emango da, gaztelaniaz eta doan. Ryan Cooglerrek zuzendu du filma, eta sari ugari jaso ditu estreinatu zenetik; gainera, 2018ko Oscar sarietan 8 izendapen izan zituen.

“Black Panther" pelikulak T'Challaren istorioa kontatzen du: "Capitán América: Civil War"-eko gertakarien ondoren, etxera itzultzen da, Wakanda naziora, errege izenda dezaten. Isolatuta eta teknologia arloan oso aurreratuta dago. Baina etsai zahar bat agertzen zaio berriro, eta kinka estuan jartzen du T'Challak errege eta Black Panther moduan duen indarra; izan ere, Wakandaren eta mundu osoaren patua arriskuan jartzen duen gatazka batean sartzen da.