Berriak

 

Arrigorriagako udal-liburutegia (alde zaharra) antolatzen ari den literatura-topaketen barruan, datorren ostegunean (otsailak 14) Jesús López Mindeguía Brihas / Ferreti idazleak “Rasgos y rastros”, “¡Hey amig@! ¿Cómo estás?” eta “Barruntes intramuros a la luz del eneagrama” liburuak aurkeztuko ditu Kultur Etxean. Ekitaldia 19:30etik aurrera hasiko da, eta idazleak berak hartuko du parte.

Jesús López Mindeguía Brihas / Ferretik 32 urte igaro ditu yogaren eta meditazioaren zientzia aztertzen eta zabaltzen. “Rasgos y rastros” lanean bere biografiako 16 une jaso ditu, eta “¡Hey amig@! ¿Cómo estás?” liburua sentimenduen munduaren inbentario txiki bat da. Autoreak tresna bat eskaintzen du alfabetizazio emozionalari ateak irekitzeko, baita pertsona bakoitzak sentitzen duguna izendatzeko, onartzeko eta adierazteko ere.

Bestalde, “Barruntes intramuros a la luz del eneagrama” baieztapen pertsonalari, motibazioari eta autoestimuari buruzko lana da. Beren argitalpenen aurkezpenarekin batera, “Corchito” irakurriko du, sarbide-ipuin bat.