Berriak

 

Bizkaiko Foru Aldundiaren Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko Sailak, Lurraldearen Zatiko Planaren berrikuspenarekin elkarlanean, dagoeneko martxan jarri du Bilbo Metropolitarraren Paisaiaren Katalogoa eta Zehaztapenak idazteko prozesua.

Prozesu horretatik lortzen diren paisaiaren inguruko zehaztapenak LZParen berrikuspen-dokumentuan gehituko dira. Halaber, zehaztapenok aukera paregabea dira herritarrek paisaiaren kudeaketaren, antolamenduaren eta babesaren inguruan duten ikuspuntua erakusteko; izan ere, paisaia funtsezkoa da eremu funtzional honetako Lurralde Estrategiarentzat.

Herritarrek ondo ezagutzen dituzte lurraldearen eta paisaiaren ezaugarriak. Hori dela eta, interesgarria da haien proposamenak, nahiak, arazoak… zuzenean ezagutzea, Bilbo Metropolitarraren Paisaiaren Katalogoa eta Zehaztapenak idaztean horiek guztiak agerian jartzeko eta eskaera guztiei erantzuteko.

Helburu horrekin eta tratu hurbila eskaintzeko asmoz, alde batetik, otsailaren 20rako lau lan-saio antolatu dira Bilbo Metropolitarreko eremu funtzionaleko hainbat zonaldetako udalerrietan. Saio horietan udaletako teknikariak eta politikariak bilduko dira. Bestalde, herritarrentzako foro bat ere antolatu da, helburu berberarekin: gure paisaiaren baloreak, identitatea, arreta bereziko eremuak, aldaketak eta xedeak lantzea. Nerbioi-Ibaizabal azpieremuko foroa Bilboko burtsaren eraikinean izango da (Pilota kalea 10), 18:00etan.

Galdeketa online

Galdeketa (PDF 2,25MB)

Kartela (PDF 729KB)