Berriak

 

ADECKA udalerriko merkatarien elkarteak eta Nafarroako Rural Kutxak, Udalaren laguntzarekin, Arrigorriaga Txartela VISA atera dute; udalerriko herritarrentzako tresna bat da, kudeaketak errazago egin ditzaten eta hainbat abantaila eskura ditzaten.

Herritarren txartel horrek zerbitzua sustatzen eta hobetzen du, ordainketa- eta fidelizazio tresna baten bidez (finantzatzeko erraztasunak eskaintzen ditu), herritarrei balio erantsia ekartze aldera. Horrez gain, tokiko saltokiak, zerbitzuak eta ostalaritza bultzatu nahi ditu.

Nafarroako Rural Kutxak jarri du proiektuak behar zuen teknologia; hala, txartel horren bidez, ADECKAko kide diren herriko saltokietan arduraz kontsumitzea saritu nahi da, horretarako deskontuak, erosketa-txartelak, opariak, zozketak, sariak eta beste eskainita.

Arrigorriaga Txartela doakoa da, gainera, eta titularrak ez du gastu gehigarririk ordaindu beharko. Txartelarekin, hiru hilabetetan ordaindu ahalko dute herritarrek, interesik gabe, ADECKAri loturiko saltokietan Rural Kutxaren TPY bat izanez gero.

Txartelarekin munduko edozein saltokitan ere eros daiteke, baita kutxazainetan dirua atera ere, Nafarroako Rural Kutxako bazkide ez izan arren. Horrez gain, iruzurrezko erabileraren aurkako asegurua eta istripu baten ondoriozko heriotza estaltzeko asegurua ere baditu, eta NFC teknologia du; horri esker, nahikoa da txartela TPYra hurbiltzea, azkarrago ordaintzeko.

Arrigorriagako herritarren txartela lortzeko modua da ADECKAren kide direnen saltokietan edo Nafarroako Rural Kutxaren bulegoan. Herritarrek jakin dezaten txartela erabiltzeagatik non jasoko dituzten onurak, ekimenarekin bat egin duten establezimenduetan irudia jarriko dute, ondo ikusteko moduko toki batean, eta kartel bereziak ere izango dituzte.

ADECKAk txartela eskuratzen duten lehendabizkoei txartel itxura duen 16 gigadun “pen drive” bana emango die. “Ondoren etorriko diren sustatzen ekimenen arteko lehena da. Dena den, azpimarratu nahi nuke kontsumitzeko tresna izateaz gain, herri egiteko modua ere badela”, esan du José Cebrerosek, ADECKAko idazkariak. “Astelehenetik aurrera egin dezakezue eskaera eta hilabete barru jarriko da abian” gaineratu du.

Aurkezpenean, Cebrecosez gain, Maite Barahona -Enplegua eta ekonomia sustatzeko saileko zinegotzia-, Gorka  Ormaetxe - Nafarroako Rural Kutxaren ordezakaria- eta Asier Albizua Arrigorriagako alkatea izan dira. Honek azpimarratu du “herrikoa izatearen sentimendua” indartzeko ekimenen artean kokatu behar dela hau ere eta oraingo etekina etorkizunean handiagoa izatea duela helburu, besteak beste, epe laburrean, liburutegirako, kiroldegirako edo txartel-diruzorro gisa udal tasak ordaindu ahal izateko.