Berriak

 

Protokoloa 2017an abiarazi zen eta Udalaren, Osakidetzaren, Hezkuntzaren, Ertzaintzaren eta elkartze-mugimenduaren arlo eskudun guztien elkarlanaren emaitza da. Hain zuzen, honako hau lortu da: jarduera-eredu bateratu eta koordinatua, orain arte Arrigorriagak arazo horri aurre egiteko izan duen modus operandia aldatzeko abiapuntua dena.

Udal mailan Gizarte Zerbitzuek parte hartu dute haien programa anitzen bidez: oinarrizko gizarte zerbitzua, arreta psikologikoa, emakumeentzako orientazio juridikoko zerbitzua eta Prebentzio Talde Hezitzaile Artekaria. Horrez gain, Udaltzaingoak eta Berdintasun sailak ere esku hartu dute. Azken horrek ekimena sustatu eta koordinatu du.

Gainontzeko erakundeei dagokienez, Galdakaoko Ertzainetxean Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratua (ESI) eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritza elkartu ziren.
Protokoloa emakumeenganako indarkeria edo indarkeria sexistaren kasuetan aplikatuko da, baita etxeko indarkeria eta emakumeen aurkako sexu-erasoen kasuetan ere (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Euskal Legea).

Akordioak lau urteko iraupena izango du, eta beste lau urtez luzatu ahalko da, bi aldeek hala adosten badute.

Emakumeen egoera eta haiek artatzeko gizarte baliabideak ezagutzea ahalbidetu zuen aldez aurreko diagnostiko baten bidez, Protokoloak erakunde sinatzaileetan dagoeneko existitzen ziren beste protokoloak bateratzea ahalbidetu du, biktimen arreta hobetzeko helburuarekin.

Bi aldeen akordioan bertan bi lan-mahai sortzea jaso da; mahai bat erakunde arteko koordinaziorako, mota horretako indarkeriaren biktima diren emakumeekin aritu diren teknikariek osatuko dutena. Mahaiaren ardura honako hau izango da: Protokoloa betetzeko eskaera politikoei, teknikoei eta hiritarrek egindako eskaerei jarraipena ematea eta horiei erantzutea. Horrez gain, beste mahaia udal barruko koordinazioaz arduratuko da. Haren helburua udal zerbitzuen koordinazioa bermatzen jarraitzea izango da.

Profesionalen eta Protokoloaren erakunde sinatzaileen jarduketa-oinarrien artean, honako hauek biltzen dira: biktimen arreta integral eta pertsonalizatua, adingabeen interesen defentsa, emakumeen ahalduntzea eta emakumeen biktimizazioa ahal beste murriztea eta biktimen edo bizirik atera direnen ordaina. Azkeneko printzipioak bermatzen du gertakariak modu duinean eta zurrunean kontatuko direla, bizirik atera diren emakumeak duin egingo dituena. Gainera, haien bizipenen aitorpena bermatuko da, baita mota horretako indarkeriak gure gizarte egituretan dituen erroen aitorpena ere.