Berriak

 

Zazpigarren urtez jarraian, Basauriko Udalak Rockein! musika-lehiaketa iragarri du, Arrigorriaga, Galdakao eta Laudioko udalen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz antolatutakoa eta Euskal Autonomi Erkidego eta Nafarroako bakarlari eta taldeei zuzendua.

Rockein!-en izena emateko epea martxoaren 21erarte egongo da irekita. Alorreko profesionalek osatutako epaimahaiak maiatzaren 11n, larunbatez, aukeratuko ditu Basauriko Social Antzokian joko duten sei finalistak jasotako proposamen guztien artean. Gau horretan bertan epaimahaiak erabaki eta jakinaraziko du 2019ko edizioaren irabazleak zeintzuk izango diren.

Parte hartzeko baldintzak

  • Euskal Autonomi Erkidegoan (EAE) edo Nafarroan jaio edo bizi den taldekide bat, gutxienez, edukitzea.
  • Tokiko talderik onenaren sarirako hautagai izateko: Basauri, Arrigorriaga, Galdakao edo Laudion erroldatutako taldekide bat, gutxienez, izatea.
  • Taldekideek 16 urte baino gehiago edukitzea.
  • Izena emateko orduan disko bat baino gehiago argitaratuta ez izatea, disko-etxe batekin kontratua eduki ala ez.
  • Abestiak originalak izatea

Jokoan dauden sariak

Talde irabazlea:
  • EP profesional bat (gutxienez bost kanta) grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea Bilboko El Tigre estudioetan.
  • EPa diseinatzea eta editatzea: 500 kopia, CD euskarrian.
  • Bideoklip profesional baten grabazio eta ekoizpena.
  • Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdiaren barnean kontzertua (antolatzaileek zehaztuko dute)
Tokiko talderik onena:
  • Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdiaren barnean kontzertua (antolatzaileek zehaztuko dute)
Euskarazko talderik onena:
  • Abesti baten grabazio eta ekoizpena
  • Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdiaren barnean kontzertua (antolatzaileek zehaztuko dute)
Ikus-entzuleen saria:
  • Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdiaren barnean kontzertua (antolatzaileek zehaztuko dute)

Informazio gehiago:
www.facebook.com/rockein
Twitter: @rockeinrock

Oinarriak (PDF 436KB)

Izen-emate orria (PDF 506KB)

Kartela (PDF 330KB)