Berriak

 

Arrigorriagako Udalak eta ADECKA merkatarien elkarteak “MERKATARI EGUNAK 2019” ekimenean parte hartzera animatu nahi zaituztete. 2019ko martxoaren 8an, 9an eta 10ean egingo da kiroldegiko pilotalekuan. Printzipioz, aurreko astebururako zen baina inauteriekin batera ez egiteko, datak aldatzea erabaki dute.

Udalak antolatutako jarduera bat denez, herriko edozein saltokik parte hartu ahal izango du, ADECKAko kide izan zein ez izan. Doan parte hartu ahal izango dute, eta udalak stand bat jarriko du kudeatzeko konpromisoa hartzen dutenen esku. Aldez aurretik, eskabidea bete beharko dute, eta eskatutako datuekin batera lehentasunak adierazi beharko dituzte.

Eskabideak Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ) aurkeztu beharko dituzte otsailaren 8a, ostirala, baino lehen.