Berriak

 

Arrigorriagako herriguneko liburutegiak, urte hasierarako, hiru ipuin-kontaketa saio musikatu antolatu ditu, familian gozatzeko. Jarduera honen helburua da gune belaunaldien arteko jolas-, kultura- eta aisia-gune bat eskaintzea, baita erraztea ere familiek kalitatezko denboraz gozatzea. Saioak euskaraz izango dira osorik, eta 3 eta 5 urte bitarteko haurrentzat.

Lehen emanaldiaz Olga Sánchez eta Raúl de la Cruz arduratuko dira: “Koloretako munstroa” kontatu eta kantatuko dute. Ipuin-kontaketa honetan, instrumentuak eta zuzeneko musika izango dira, eta txikiak eta handiak emozioen hizkuntzan barneratuko ditu.

Ikuskizuna datorren ostiralean izango da, otsailaren 1ean, 18:00etatik aurrera. Parte hartzeko, beharrezkoa izango da gonbidapena jasotzea: liburutegian jaso ahal izango da, urtarrilaren 28tik aurrera, 16:30ak eta 20:30ak bitartean, aretoa bete arte (senideren batek lagundutako 30 adingabe).