Berriak

 

Atzo, urtarrilaren 24an, 2019. urterako Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren erroldaren onespena argitaratu zen Bizkaiko Aldizkari Ofizialean. Horiek horrela, errolda jendaurrean jartzeko epea hasi da, eta, ondorioz, baita interesdunek egokitzat jotzen dituzten egiaztapenak eta alegazioak egiteko epea ere.

Errolda hori hamabost egunez jarriko da Udaletxean herritarren eskura, eta onespenaren nahiz barne hartutako likidazioen aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da alkate-udalburuaren aurrean. Horretarako hilabeteko epea ezarriko da errolda jendaurrean jartzeko epea amaitzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.