Berriak

 

Urtea modu animatuan hasi ostean, Gaztegunera parte-hartzaile berri eta gogotsuak heldu diren honetan, Arrigorriagako Udaleko Gazteria sailak udalerriko nerabeentzako duen programazio zabalarekin jarraituko du, bai Arrigorriagako Gaztegunean, bai Abusuko Zentro Soziokulturaleko Gaztetxokoan.

Gaztetxokoan honako jarduera hauek egingo dira ostiralero 17:00etan: otsailaren 1ean hama osagarrien tailerra, otsailaren 8an kamisetak kustomizatzeko tailerra, otsailaren 15ean lehenengo futbolin-topaketa Gaztetxokoan, eta, azkenik, otsailaren 22an komikietako binetekin apaindutako diru-zorroak egiteko tailerra.

Gazteguneko programazioari dagokionez, tailer guztiak izango dira 18:00etatik aurrera. Otsailaren 2an slime eta labazko lanparen tailerra izango da, eta otsailaren 9an “cupcake” direlakoak nola egin ikasteko sukaldaritza-tailerra.

Otsailaren 16an komiki-tailerra eskainiko da. Bi zati izango ditu: alde batetik, komikiei buruko hitzaldi informala, norberaren lanak eta mota ezberdinetako komikiak erakusteko, eta, bestetik, marrazki-tailerra egingo da. Bertan, parte-hartzaileek beren pertsonaiak eta binetak egiten ikasiko dute.

Hurrengo egunean, otsailaren 17an, ping pong topaketa bat egingo da. Azkenik, otsailaren 23an, komikietako binetekin diru-zorroak egiteko tailerra eskainiko da. Jarduera ireki eta doako horietan guztietan parte hartzeko, interesdunek Gaztegunetik pasatu beharko dute aldez aurretik izena ematera.

Eta otsaileko programazioa osatzen goazen bitartean, Abusun honako jarduera hauek prestatzen ari dira martxorako: inauterietako maskarak egiteko tailerra, aitaren egunerako oparia egiteko tailerra eta zuhaitz kristalizatuak egiteko jarduera bat, zuhaitzaren eguna ospatzeko. Bestalde, Gaztegunean honako jarduera hauek egitea aurreikusten da: zapore ezinezkoen sukaldaritza-tailerra, kokedamen tailerra aitaren egunean oparitzeko, ginkana botanikoa zuhaitzaren eguna ospatzeko eta billar-topaketa bat.