Berriak

 

Auzoko kultura-asteari begira, Abusu Sareak TXATEKO ISTORIOAK literatura-lehiaketaren oinarriak aurkeztu ditu. Aurkeztutako testuak txat-formatuan egon beharko dira idatzita, eta gai nagusia berdintasuna izango da. “Abusu berdintasunaren alde!” lelopean, zortzi urtetik gorako edozein pertsonak har dezake parte lehiaketan. Testuak aurkezteko epea otsailaren 28an amaituko da, eta, aurreko edizioetan bezala, irabazleei eta finalistei banatuko zaien saria Abusutik Guggenheimera bitarteko piragua-jaitsiera izango da. Jarduera hori kultura-astean zehar antolatuko da.

Lehiaketan parte hartzeko oinarriak Abusuko liburutegian eta Facebook orrian aurki daitezke.

Abusuko kultura-asteak jarduera ugari eskaintzen ditu urtero, Abusu Sareak elkarteekin, ikastetxeekin eta liburutegiekin batera antolatutakoak. Esan daiteke ekitaldi nagusia Liburu Azoka izan ohi dela.