Berriak

 

Datorren igandean, urtarrilaren 27an, Arrigorriagako haurrek “Harpetarra” animazio-film originala ikusi ahalko dute. Euskaraz izango da, 12:30etatik aurrera.

“Harpetarra” filmak 90 minutuko iraupena du, eta istorio hau kontatzen digu Dug harpetarra eta Urde basurdea protagonistak direla eta: Bi zibilizazio, Harri Arokoa eta Brontze Arokoa, lehian ari dira historian bitartetxo bat lortzeko. Nola? Ba euren arbasoek irakatsi zien moduan: "joko sakratuarekin". Historian jokatuko den partidarik epikoena izango da! Jokoan ez dago kopa bat, baizik eta Dugen tribuak bizirik jarraitzea. Euren basoa arrriskuan ikusten baitute Brontze Aroko gizon maltzur eta bilau bat heltzea, Jaun Nooth.