Berriak

 

Urrian, Iratxe Fresneda zinemagileak hasiera eman zion BERTOKO OSTEGUNAK ekimenari, zeinetan topaketak egiten baititugu Arrigorriagako pertsona ezagunekin. Abenduan, berriz, Mikel Rico futbolariak eta Ainhoa Galdeano patinatzaileak hartu zuten parte topaketan, eta urtarrilaren 24an Armando Astarloa etorriko da topaketara, udalerriko biztanleekin denbora-tarte atsegina partekatzera.

Astarloak hainbat liburu argitaratu ditu, eta azkenak, “La dulce francesa” izenekoak, udalerriko elizako tailu bat du protagonistatzat. Horrez gain, Epifaniaren sustatzaile nagusietako bat da; beraz, esan daiteke Arrigorriagako enbaxadore sutsua dela. Topaketan idazlea hobetu ezagutzeko aukera izango dugu, baita kafe bat eta elkarrizketa bat harekin partekatzeko aukera ere.

Hitzordua, aurreko topaketetan bezala, udaletxeko Euskaldun Berria erakusketa aretoan izango da, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Bertaratzen direnek galderak egin ahal izango dizkiote idazleari, baita berarekin argazkiak atera ere.

Kartela (PDF 195KB)