Berriak

 

IMSERSOk 2019rako oporretarako programa zabaldu duela jakinarazi du. Horrek bereziki % 33ko edo goragoko desgaitasun fisikoa edo organikoa duten pertsonei eragingo die; eta % 50etik gorako desgaitasuna dutenek lehentasuna izango dute. Onuradunek 16 urtetik gorakoak izan behar dute, eta adingabeak badira, aita, ama edo tutorearen baimena aurkeztu beharko dute.

Eskaintzaren barnean sartzen dira elurretako irteera berezia, eski egokituarekin, eta inauterietako beste ekintza berezi bat, Aste Santu, hondartza, barrualdeko turismo, termalismo eta naturako proposamen tradizionalez gain. Lehenengo aukera otsailaren 28rako da, eta eskuragarri dauden txandak irail amaierara arte luzatuko dira.

Txandaren batean interesa dutenek dagokion eskabidea bidali beharko dute COCEMFE - Turismo Irisgarriko Sailera (Eugenio Salazar 2 – 28002 Madril), hautatutako irteera baino hilabete eta erdi lehenago. Horra jo edo Udaletxeko edo Abusu Zentro Soziokulturaleko HAZera jo ahal dute. Bertan lortu ahal dira eskaerak eta bertan bideratuko dituzte.